Behizain Eskolak irekiko ditu ateak Aretxabaletan

Eusko Jaurlaritzak Haziren eta Gomiztegi kooperatibaren bidez bultzatutako prestakuntza-ekimen berri bat aurkeztu da Aretxabaletan (Gipuzkoa). Behizain Eskola da, kalitatezko prestakuntzaren bidez esnetarako behien azpisektorea biziberritzeko bere ibilbidea hasten duen zentroa. Artzain Eskolaren esperien-tzia du oinarri, duela 25 urtetik urtero ikastaro bat ematen baitu ardien sektorean profesionalki aritu nahi duten gazteak trebatzeko, eta zentro berriak eredu pedagogikoa behien behar espezifikoetara egokituko du.
Ustiategien errentagarritasunik ezak, herritarrek ingurumenean duten eragina zalan-tzan jartzeak edo belaunaldien arteko erreleborik ez izateak esnetarako behien egoera nahasia eragin dute. Behizain Eskola abian jartzen da egoera horri aurre egiteko eta jarduera biziberritzeko, ingurumenarekin arduratsuak diren ekoizpen sistemetan eta kateko eragileen arteko lankidetzan oinarritutako kalitatezko irakaskuntza eskainiz.
Areantzako (Aretxabaleta) Etxebarri baserrian Behizain Eskolaren prestakuntza-ekintzak burutuko dira. Julen eta Agustin Abasolo anaien kudeaketapean, eskolak 260 abelburu, 80 hektarea lursail, larre mekanizagarriak (siloak lortzeko) eta artzaintzarako larre soilak dituzte. Esparru horretan aritu, elkarrekin bizi eta lan egingo dute ikastaro honetan sartzea erabakitzen duten pertsonek.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera