Artzain Eskola: 25 urte artzaintza modernizatzen

Artzain Eskolak artzainen hogeita bosgarren prestakuntza ikastaroa amaitu du ikasketak bukatu dituzten 10 ikasleri diplomak eta makilak emateko ohiko ekitaldiarekin. Eskolak mende laurdena bete du, eta Estatu-mailan erreferente bihurtu da ahuntzen eta ardien arloko ikasketari dagokionez. Hezkuntza-eredua berrikuntza pedagogikoan eta teknologia aplikatuetan oinarritzen da, eta produkzio-prozesuak ingurumenarekiko arduratsuak dira.
Arantzazuko eskolak Euskadin artzaintza bizia mantentzeko eta latxa ardia arraza kon-tserbatzeko helburuz lanean dihardu. Horretarako, etorkizunean beren lanbidea ahuntzen eta ardien sektorean garatu nahi duten pertsonei urtero prestakuntzarako modulu teorikoak eta baserrietan nahiz ustiategietan landutako alderdi praktikoa eskaintzen die.
Aurten prestakuntza-eskaintza zabaldu da lehenengoz prestakuntza bederatzi hilabeteetara iritsi arte, eta behar berriei erantzuteko moduluak erantsi dira. Horrez gain, gailurrean egon nahi da, besteak beste, honako gai hauetan: digitalizazioa, ekoizpen ekologikoa eta terapia alternatiboak. Hezkun-tza-eredu honen bidez 300 per-tsona baino gehiago trebatu dira, eta aurten Behizain Eskola sortu da. Hazi Fundazioak jarri du abian kalitatezko irakaskun-tzan oinarrituta esne-behien jarduera suspertzeko.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera