Inoiz hautemandako galaxia nano urrunena aurkitu dute
- Estrategia Empresarial
- 16-Mayo-2023
Tom Broadhurst Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikerbasque Research irakasle eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) irakasle elkartua parte den nazioarteko talde batek ondorioztatu du, James Webb Space (JWST) teleskopioaren bereizmen handia eta grabitazio-lente ahaltsu bat erabiliz, hasierako unibertsoan sortu ziren galaxiak oso txikiak zirela; horrek adierazten du bilakaera-prozesu hierarkiko bat gertatu zela, zeinetan galaxia nanoetatik abiatuta, zeinak elkarrekiko grabitatearen eraginez elkartu baitziren, galaxia handiak sortu baitziren, hala nola Esne Bidea. ‘Science’ aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Urruneko unibertsoko zenbait galaxiaren espektroak aztertuz, taldeak orobat baieztatu ahal izan zuen inoiz aurkitu den galaxia nano urrunena hauteman dutela. Broadhurstek azaldu duenez, “galaxia txiki eta argitasun oso gutxiko hori eratu zen lehenetariko bat izan zen, Big Bang-a gertatu eta 500 milioi urte soilik igaro ondoren, unibertsoaren bolumena gaur baino milaka aldiz txikiagoa zenean. Ikerlariak azaldu duen bezala, “galaxia hori ez zen gure lehenengo helburua”.