CIC nanoGUNEk ‘NanoReMedi’ proiektuan parte hartzen dihardu. Proiektu horrek doktoretza bateratuko hezkuntza-eredu baten barruan birsorkuntza-medikuntzarako nanoaldamio funtzionaletan ikerketa berritzailea egiteko aukera ematen die iker-tzaile gazteei. Etorkizun handiko arlo honetan, NanoReMedi proiektuak diziplina anitzeko Eurpako sare gisa lan egiten du. Sare hori sei unibertsitatek, ikerketa-zentro batek eta hamabi enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta abangoardiako prestakuntza eskainiko die ikertzaile gazteei (early-stage researchers, ESR).
Ikerbasquek deialdi berria abian jarri du eskarmentu handiko 10 ikertzaile kontratatzeko Euskadiko Unibertsitate eta Ikerketa Zentruetan beraien ikerketak gara ditzaten.Deialdi honek 8 urte baino gehiagoko ikerketa esperientzia duten mundu guztiko eta ikerketa-arlo guztietako ikertzaileek kontratatzea ahalbideratuko du eta irailak 15arte aurkeztu ditzakete eskaerak Ikerbasqueren webgunearen bidez: www.ikerbasque.net.Programa honek helburu bikoitza betetzen du: alde batetik, atzerrian dauden ikertzaileak erakartzea (hauen artean jatorriz euskaldunak diren ikertzaile asko daude) eta bestetik, Euskadin dauden ikertzaileei behin betiko kontratua