Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,3 hazi dira 2024an

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,3ko hazkunde metatua izan dute 2024. urte osoan, Eustatek landutako datuen arabera. Elikagaien sektorearen kasuan, salmentak %0,6 igo dira aurreko urtearen aldean, eta gainerako produktuen sektorean, berriz, %0,3 jaitsi dira. Urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban salmentak %0,4 gehitu dira 2023. urtearen aldean, eta %0,3 Gipuzkoan eta Bizkaian. Langile okupatuak %2,1 gehitu dira 2023ko abenduaren aldean.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera