Iñaki Argote, Ulma Agricolako gerente berria
- Estrategia Empresarial
- 23-Octubre-2026
Ulma Agricolak, nekazaritza eta lorezaintza sektorerako berotegien eta estalpeko laboreen soluzioetan espezializatutako Ulma Taldeko kooperatibak, Iñaki Argote izendatu du enpresako gerente, nazioarteko garapena bultzatzeko. Argotek Alberto Galdosen lekukoa hartu du, eta etapa berri bat gidatzea egokitu zaio: aro berri honetan, Ulma Agricolak nazioartean duen presentzia indartzen jarraitzen du, eta ekoizpen eraginkorrago, jasangarriago eta teknologikoki aurreratuago batera bideratutako nekazaritza babestuko soluzioen aldeko apustua sendotzen ere bai. Ulma Agricolako gerente berriak ibilbide profesional luzea du industria eta kooperatiba arloetan, eta esperientzia dauka zuzendaritzan, negozio garapenean, taldeen kudeaketan eta proiektu estrategikoen sustapenean. “Nire helburua izango da lehiakortasuna eta etorkizuneko garapena indartzen jarraitzea”, nabarmendu du Argotek.

