Gipuzkoak I+G+i arloa garatzeko 4,3 milioi bideratu zituen 2021ean

28 zentro, unibartsitate eta I+G unitateen 53 proiektu lagundu zituen

Proiektuen %95a osasuna eta industria adimenduarekin lotuta egon ziren.

2021ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.366.560 euro bideratu zituen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarearen programako laguntzetara, erakundeek I+G+b proiektuak garatzeko eta azpiegitura eta ekipamendu aurreratuetan inbertsioak egiteko egiten duten ahalegina babesteko helburuarekin. Zehazki, 53 proiektu egiteko laguntza eman zitzaien 28 zentro, fakultate eta unibertsitate, eta I+G unitateei: enpresetako I+G unitateek zuzendutako 8 proiektu, 12 inbertsio-proiektu, 29 I+G+b proiektu, eta lau ‘Gipuzkoa Next’ linea berriaren barruan.
Jabier Larrañaga, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, positibotzat jo du deialdiari emandako eran-tzuna, izan ere, “Gipuzkoan puntako ekosistema ikertzailea dugu, potentzial handieneko sektoreekin bat datorrena, trantsizio digital, ekologiko eta demografiko/sozialari aurre egiteko prest dagoena”. Halaber, aurreratu duenez, Aldundiak “I+G+b bultzatzeko aurrekontu-ahaleginari eutsiko dio, gure sare ekonomikoa indar-tzen eta etorkizuneko ekonomia ezagutza aurreratuan oinarrituta eraikitzen jarraitzeko ezinbesteko apustua delako”.

Proiektuen %44a baino gehiago emakumeak

buru dituzte, "berdintasunaren
bidea” egiaztatuz

Unibertsitateentzako lagun-tzak %30a baino gehiago izan ziren, Mondragon Unibertsitatearen, Tecnunen eta UPV/EHUren proiektuak barne. Halaber, CEIT, Ikerlan, Cidetec, Lortek, Tekniker, Ideko, Tecnalia, Vicomtech, CIC NanoGUNE, CIC BiomaGUNE edo Biodonostia lagundutako zentroen artean daude. Beste aldetik, proiek- tuen %95ek osasunarekin eta industria adimendunarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte, kasu askotan bi ildoei erantzuna emanez; %15a ekonomia zirkularraren edo ekoberrikuntzaren barruan koka-tzen da, eta %10 energiarekin lotuta dago. Gainera, lagundutako proiektuen %44a baino gehiago emakumeak buru dituzte, “berdintasunaren bidean egindako aurrerapen handia” egiaztatuz.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera