Agritech-en ezarpenaren bidez, berrikuntza eta lehiakortasuna Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza sektorean

Gero eta abeltzain gehiagok erabiltzen dituzte azken teknologiak. Foto: Neiker

Puntako teknologia ezar-tzeak eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza prozesuak digitalizatzeak benetako eraldaketa eragin du lan metodo tradizionaletan. Garapen horrek ‘agritech’ kontzeptua ekarri du, nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan azken teknologiak ezartzea barne hartzen duena, soluzio adimendun, jasangarri eta eraginkorrak eskaintzeko.
Euskadik, ‘agritech’ estrategiaren barruan, berrikuntza, prestakuntza, ezagutzaren transferentzia, ekintzailetza eta sektorera inbertsioak erakartzea sustatzeko lan ildoak jorratzen ditu, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatze aldera. Bide orri honen beste puntu nabarmen bat atzerriko inbertsioak erakartzea da, lehen sektoreko ekoizpena eta teknologia bultzatzea helburu. Era berean, startup-ei lagundu nahi zaie hasierako faseetan, Euskadin halakoak egotea ahalbidetzeko.

Lehen sektoreko 80 ordezkarik baino gehiagok teknologia berritzaileak ezartzerakoan izaten dituzten bizipenak partekatu dituzte

‘Agritech’-a garatu eta ezar-tzeko testuinguru horretan, ‘Agritech esperientziak zabal-tzeko jardunaldia’ egin da Neiker zentro teknologikoaren egoitzan, Arkauten (Araba). Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Neikerren bitartez gidatzen duen ‘agritech’ estrategiaren garapenak berekin ekarri du jardunaldi hau, Garlan eta Avanzabio nekazaritza eta abeltzaintza erakundeekin eta Enkoa eta Batura Mobile ingeniaritza eta aholkularitza enpresekin batera egin dena.
Teknologi berriak
Jardunaldiaren hasieran, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bi-ttor Orozek adierazi duenez, “Euskadi pauso irmoz egiten ari da aurrera ‘agritech’-aren alorrean, teknologia berri horiek aplikatuz nekazaritza, abel-tzaintza eta basogintza sektorearen lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzea helburu duten proiektu publiko-pribatuen bitartez”. “Era berean, elikagaien ekoizpena handitzea sustatzen da, kanpoko baliabideekiko mendekotasuna murrizteko, eta lagungarria da lehen sektorea klima aldaketara egokitzeko, klima neutraltasuna lortzeko bidean”, gaineratu du Oroz sailburuordeak.

 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera