Neiker zentro teknologikoak 9. urtez jarraian sarituko du lehen sektoreari buruzko dibulgazio zientifikoa, CAF-Elhuyar Sarietan parte hartuz, urtero ikerketa zientifiko eta teknologikoen euskarazko zabalkundea aitor-tzeko eta sustatzeko egiten den lehiaketan. ‘Konta(kta)tu’ leloarekin, sarien azken edizioak hauspotu egiten ditu bai profesionalak bai zientzia zaleak beren ezagutza eta ikerketak kontatzeko eta gizartearekin konektatzeko, jendearen kezka edo interesei erantzunez. Testuinguru horretan, Neiker sari bereziak lehen sektoreari lotutako euskarazko dibulgazio artikulurik onenaren 2.000 euroko saria emango du, Imanol Andonegi Mendizabal
Lorrak, nekazaritza eta abeltzaintzako zerbitzuak ematen dituen erakundeak, 13 ekintzaileri lagunduko die aurten Bizkaiko lehen sektorean negozio berriak abiarazten. Proiektu horiek gazteen ekintzailetzari buruzko Gaztenek programaren barruan garatzen dira. Programa hori Hazi Fundazioak koordinatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Programaren ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuaz arduratzen da Lorra, hots, prozesu osoan ekintzaileei laguntzeaz, hasieratik, ustiategiak martxan jarri arte eta jardueraren lehenengo bost urteetan.Aurtengo programan 14 ekimenek eskatu dute sartzea –horietako bat, aurreko ekitaldikoa–, eta, beraz, aurreikus