Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren beste edizio bat egin du, San Sebastian Moda Festival jaialdiaren barruan, ‘Osasuna, eraldaketa eta erantzukizuna ehungintzan’ lelopean. Hitzordu sendo horrek sektoreko profesionalak, enpresak, elkarteak, kazetariak eta herritarrak bildu dituzte, modak osasunean, ongizatean eta ingurumenean duen eraginari buruz hausnartzeko.Irekiera-ekitaldian, Monica Pedreira Trantsizio Ekologikoko zuzendariak gogorarazi zuenez, “etorkizuneko moda ezin da eraiki pertsonen osasunaren eta planetaren kontura”, eta azpimarratu du Gipuzkoa aitzindaria dela ehungintzaren se
Bilborganik jarri du mar-txan Bilboko Udalak, hirian hondakin organikoak biltzeko kudeaketa-eredu berria zabaltzeko. ‘Bilbo zaintzea organikoa da’ lelopean, ekimen honek hirigune jasangarriago bat bultzatzen du, eta herritarren parte-hartzea errazten du, tresna digitalen eta aurrez aurreko arretaren bidez. Gainera, zerga-onurak eskain-tzen ditu sistema behar bezala erabiltzen dutenentzat. Aurrerapauso bat dena hiri-hondakinen kudeaketan, Europako eta Estatuko arlo horretako araudi berriekin bat dator egitasmoa, zeinak nahitaez bete behar diren. Arau-esparru horrek ikuspegi berri bat sustatzen du, bai eta ereduak eta bizimoduak aldatzea ere, p

