Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok, Zumarragako alkate Mikel Serranorekin eta Europako Funtsen zuzendari Gabriel Gutiérrezekin batera, “Zumarraga, eredu komertzial digital eta jasangarria” proiektuaren berrikuntza aurkeztu dute. Egitasmoaren helburua da tokiko merkataritza indartzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Next Generation Funtsen laguntza izan du, eta administrazioen arteko lankidetzaren adibide bihurtu da, udalerrien garapena eta modernizazioa bultzatzeko.
Eustaten datuen arabera, 2023an, Euskal Autonomi Elkargidegoan (EAEn) establezimenduak zituzten aseguru-entitateek 525.435 pertsona zituzten osasun-aseguruarekin, hau da, %4,1eko gehikuntza 2021eko ekitaldiarekin alderatuta. Halaber, prima gisa 398 milioi euro bildu ziren (%8,7ko igoera). Lurralde historikoa, eta aseguratutako pertsonen kopuruari dagokionez, %67,1 Bizkaikoak izan ziren, %20,6 Gipuzkoakoak eta %12,3 Arabakoak; hala ere, 2021arekin alderatuta, Gipuzkoa izan zen gehien hazi zen lurraldea per-tsona aseguratuetan (+%10,7), ondoren Araba (+%9,2) eta Bizkaia (+%1,4). Aseguratutako pertsonen proportzioa biztanleria osoarekiko %23,9k

