Open Dendak proiektuak Donostiako merkataritza guneak apainduko ditu
- Estrategia Empresarial
- 11-Diciembre-2024
Ana Oyarbide zinegotzia (irudian, ezkerrean), Gros auzoko merkatari batekin berbetan. Foto: Donostiako Udala
Donostia Sustapenak bul-tzatu eta Donosti ShopS kudeatzen duen Open Dendak proiektuak zur eta lur utziko ditu hala donostiarrak nola bisitariak, 2025ko urtarrilaren 7ra arte, hiriko zenbait auzotan tokiko merkataritzarekiko harremana bultzatzeko prestatu dituen gune erakargarrien bidez.
Proiektu honen helburu nagusia erosketa ibilbide bereziak, atseginak eta erakargarriak sortzea da, tokiko negozioen jarduera bultzatzeko eta hiriko merkata-ritza gune ezberdinak bisitatzen dituztenen esperientzia hobetzeko, kaleen lore apainketaren bidez. Horrela, merkataritza-gune irekiaren sentsazioa transmititzea lortuko da. Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak adierazi duenez “Donostiako merkataritza- sektorea babesteko eta dinamizatzeko jar-tzen ditugun ekimenen artean kokatzen da proieku hau. Donostiarrek eta bisitariek apaindutako hiri bat aurkituko dute eta bertan, apaingarri ezberdinez jantzitako zuhaitzak nabarmenduko dira, habiak, txoriak, saskiak, zapiak edo egurrezko ebakizko elementuez osturiko elementuekin... Guztiak elementu natural eta errespetuzkoekin eginak. Gainera, hainbat auzotara iritsiko den proiektua da. Hiriko paseoak are erakargarriagoak egiteko eta gure dendetan kontsumoa animatzen duten ibilbideak sortzeko”.
Proiektuaren xedea da erosketarako ibilbide erakargarri eta atseginak sortzea, hala donostiarrentzat nola turistentzat, oro har
Open Dendak proiektuarekin batera, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko, Donostia Sustapenak jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua indartuko du eta, horretarako, hiru ekintza berezi jarriko ditu martxan (Tapoi bilketa, Denim bilketa solidarioa eta Konpondu, objetuak konpondu eta berrerabiltzeko), zeinetan auzo guztietako saltokiek parte hartuko baitute.
Horrez gain, Alde Zaharrean, balkoietan eta auzoko sarrera eta irteeretan olanak jarriko dira, auzoaren identitate turistiko eta komertziala mantentzeko mezua zabaltzen duten leloekin: ‘Familia bat gara’, ‘Kulturaz blai’ eta ‘Eskerrik asko etortzeagatik’, besteak beste. Donostia Sustapenak tokiko merkataritza bultzatzeko egindako apustuaren esparruan daude ekintza horiek guztiak.