Neikerrek ‘Lanirina’ proiektua bultzatzen du irin ekologikoak zabaltzeko

Lehengai horretatik abiatuta egindako produktuak garatuko dira. Foto: Irekia

Pixkanaka labore ekologikoak sartzea eta landare-osasunerako produktuen erabilera murriztea dira lurzoruaren kalitatea hobetzen laguntzen duten neurrietako batzuk, lurzoruaren emankortasuna eta iraunkortasuna bermatuz.
Gainera, gero eta gehiago dira elikagai osasungarriagoak eskatzen dituzten kontsumi-tzaileak, etorkizuneko belaunaldienak arriskuan jarri gabe haien beharrak asetzen dituztenak. Horretarako, nekazaritza-sektoreak ahalegina egin behar du itxaropen horiek betetzen dituzten labore organikoetarantz trantsizioa egiteko.

Helburua nekazaritza ekologikoa 
sustatzea da

Lehen sektoretik labore ekologikoak ezartzeko trantsizioan aurrera egiteko, Neiker zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, Lautada Landa Garapeneko Elkartea (ADR) buru duen ‘Lanirina’ proiektuan parte hartzen du. Helburua? Arabako Lautadako zereal ekologikoaren laborantzaren balio-katearen kate-maila guztiak konektatzea: ekoizleetatik hasi eta kontsumitzaileenganaino, bitartekaririk behar izan gabe.

‘Al4SoilHealth’
Beste aldetik, Neikerrek ‘Al4SoilHealth’ proiektuan parte hartzen du adimen artifizialean oinarritutako sistema bat garatzeko, lurzoruaren egoera zaindu eta iragartzeko, bere osasuna ezagutu eta babesteko. Helburua lurzoruaren osasuna etengabe ebaluatzeko eta gainbegira-tzeko erabiliko den plataforma garatzea da. Ekimena joan den urtarrilean hasi zen eta 2026ko abendura arte luzatuko da.

 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera