Naturklimak adituak bildu ditu energia garbiagoa eta bidezkoagoa bultzatzeko
- Estrategia Empresarial
- 04-Noviembre-2026
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Naturkliman egin zuen Energia Jardunaldien beste edizio bat, trantsizio energetikoaren inguruko ezagutza, esperientziak eta irtenbideak partekatzeko erreferen-tziazko gune gisa finkatutako topaketa. ‘Trantsizioa deskarbonizatzen’
lelopean, funtsezko lau esparrutan jarri du arreta: etxebizitza, industria, lehen sektorea eta mugikortasuna. Jasangarritasuneko diputatu eta Naturklimako presidente José Ignacio Asensiok nabarmendu duenez, deskarbonizazioa ingurumen-kontu bat da gaur egun."Energia segurtasunarekin, autonomiarekin eta ongizatearekin lotuta dagoen kontu bihurtu da. Trantsizio energetikoa ez da soilik emisioak murriztea. Hemen energia gehiago ekoiztea esan nahi du, energia garbia; kanpokoaren mende gutxiago egotea; familiak prezioen aldakortasunetik babestea, eta gure ekonomia indartzea", adierazi du.

