Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna zela
- Estrategia Empresarial
- 04-Noviembre-2026
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta egindako jardunaldiak lehen sektoreari eta landa-eremuari lotutako emakumeak bildu zituen, beren esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko. ‘Ekitea nortasunetik. Emakumeen istorioak eta belaunaldi-erreleboa’ izenburupean egin zen jardunaldia Galdamesko Loizaga dorrean. Amaia Barredo sailburuak adierazi zuenez, “landa-eremuko emakumeen esperientziek gure herrietan batera bizi diren jarduera eta proiektuen aniztasuna erakusten dute. Ibilbide horiek partekatzeak ekiteko, elkarlanean aritzeko eta landa-eremuko jarduerei jarraipena emateko hainbat modu ezagutzeko aukera ematen du”. Topaketak
landa-eremuko emakumeek garatzen dituzten jardueren aniztasuna jarri zuen erdigunean, nekazaritzako elikagaien ekoizpenetik hasi eta zerbitzuetara eta zaintzetara arte. Euskadiko hainbat lekutako esperientzien bidez, jardunaldiak emakume horiek herrietako eguneroko bizitzari egiten dioten ekarpena aztertu zuen, baita ekiteko, jarduerei jarraipena emateko eta tradizioa eta berrikuntza uztartzeko dituzten moduak ere.

