Jakindari kultura zientifikoaren aldeko aliantzak ehun erakunde inguru biltzen ditu bere lehen urtebetetzean
- Estrategia Empresarial
- 04-Noviembre-2026
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Jakindariren bigarren topaketa egin du. Jakindari kultura zientifikoaren aldeko aliantza da, eta zientzia-ezagutza euskal gizartera hurbiltzeko konpromisoa duten ehun erakunde inguru biltzen ditu dagoeneko. Jakindari duela urtebete sortu zen, dibulgazio zientifikoan diharduten erakundeen arteko lankidetza indartzeko helburuarekin. Horretarako, erakunde bakoitzaren gaitasunak eta indarguneak baliatu nahi ditu, ekimenen irismena handitzeko eta gizartean eragin handiagoa izateko. Ordutik, aliantza 60 erakunde pasatxo izatetik 100 erakunde inguru biltzera igaro da. Hazkunde horrek kultura zientifikoa indartzeko sarean lan egiteko erakundeek duten borondatea erakusten du.

