Iurreta eta Durango arteko Mendizabal presa erausten hasi da URA
- Estrategia Empresarial
- 04-Noviembre-2026
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasunaren sailera atxikitako Uraren Euskal Agentzia Mendizabal presa eraisteko lanak hasi ditu; Ibaizabal ibaian kokatuta dagoena, Montoiko zubiaren azpian, Iurreta eta Durango artean, hain zuzen ere. Jarduketaren helburua da ibaiaren jarrera hidraulikoa hobetzea ur-goraldietan eta, aldi berean, jarraitasun ekologikoa berreskuratzea. Lehen fasean, zubiko
hiru baoetan irekitze txikiak egin dira, tarteko kota batera iritsi arte. Presa txikiak sortutako geldikina murriztu ondoren, zimenduen egoera egiaztatuko da eta behin betiko kotak zehaztuko dira orduantxe. Ondoren, bigarren fasean, erdiko eta ezkerreko baoen eskotaduretan sakonduko da. Lanok 141.191,22 (BEZa barne) euroko aurrekontua dute. Sei asteko epea aurreikusten da lehenengo faserako, eta beste bost aste bigarrenerako.

