Hiru enpresen ekonomia zirkularraren aldeko apostua aintzatetsi du Arabako  Foru Aldundiak

Arabako Foru Aldundiak Ekonomia Zirkularreko, Industrializazio Iraunkorreko, Energia Garbien Ezarpeneko eta Ekodiseinuko 2026 Jardunbide Egokien Sarietako hiru finalistak hautau ditu. Intergaiak, Biosasun eta Luznor enpresak dira aurtengo finalistak. Erakundetik azaldutakoaren arabera, ingurumen-jasangarritasunaren hainbat eremu jorratzen dituzte finalistek: fabrikazio-prozesuetan material alternatiboak erabiltzea, hondakinak aprobetxatzea, irtenbide energetikoak txertatzea edo osagai elektronikoen bizitza baliagarria luzatzea, besteak beste. Sari hauek  hiru aintzatespen ekonomiko aurreikusten dituzte: 5.000
eurokoa lehen saria, 3.000 eurokoa bigarrena eta 2.000 euroko hirugarrena.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera