Eusko Jaurlaritzak 2026-2027ko angula-arrantzaren kanpaina bertan behera utzi du

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2026-2027ko angula-arrantza profesionalaren kanpaina bertan behera uztea erabaki du, Europako aingiraren (Anguilla anguilla) egoera kritikoa eta espeziearen hilkortasuna murrizteko nazioarteko gomendio zientifikoak kontuan hartuta. Erabakia Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluaren (ICES) gomendioetan oinarritzen da. Erakunde horren arabera, Europako aingiraren egoera “kritikoa” da. Erreklutamendua, hau da, gure ibaietara eta estuarioetara iristen diren angulen kopurua, erreferentzia-mailatik behera dago duela hamarkada batzuetatik. Erreferentzia-maila hori 1960tik 1979ra bitartean erregistratutako batez besteko erreklutamenduari dagokio.

Más noticias de Economía / Ekonomia