Euskadik inbertsioa indartuko du lehen sektorean, landa-eremuan eta portuetan

Portuetan % 50 inguru handitu da aurrekontua azpiegitura horien segurtasuna hobetzeko. Foto: Artxibo

usko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2027rako aurrekontu-proiektuak 272,98 milioi euroko zuzkidura du. Kopuru hori 2026ko aurrekontua baino 5,70 milioi euro handiagoa da, hau da, %2,1eko igoera izan du. 215 milioi euro bideratuko dira transferentzien eta dirulaguntzen bidez sektorera, lurraldera eta horiei zerbi-tzua ematen dieten erakundeetara. Oro har, aurrekontuko bost eurotik ia lau zuzenean erabiliko dira euskal elikadura-kateari eta landa- zein itsasertzeko eremuei lotutako inbertsioak, jarduera eta zerbitzuak babesteko.
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak azpimarratu duenez, “euskal elikadura-kate osoa indartzeko pentsatutako aurrekontua da hau, landan edo itsasoan ekoizten duenetik hasi eta eraldatu eta balioa sortzen duen arte, eta gure herrietan eta gure itsasertzean aukerak sortzen jarraitzeko. Inbertsioaren, belaunaldi-erreleboaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen aurrekontua da, sektorearen eta lurraldearen beharrei erantzuteko gai diren zerbitzu eta azpiegiturak sustatzen dituena”.
Aurrekontua bi arlo nagusiren inguruan egituratzen da. Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetzak 204,44 milioi euroko aurrekontua izango du lehen sektorea, landa-garapena, elikagaien industria, elikagaien kalitatea eta sustapena, bai eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) kudeaketa ere bultza-tzeko. Bestalde, Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzak 61,23 milioi euroko aurrekontua izango du, aurreko ekitaldian baino %10,8 gehiago. Hazkunderik handiena izango duen arloa izango da. 
Erein, Leader eta Berosi
Erein eta Leader programek fun-tsezko tresnak izaten jarraituko dute landa-eremu bizia mantentzen lagunduko duten ekipamenduak, oinarrizko zerbitzuak, azpiegiturak eta ekintzailetza-proiektuak finantzatzeko. 
Gainera, Berosi programa zabalduko da. Kutxazain automatikoak jartzeaz gain, 200.000 euroko zuzkidura izango duen lerro berri bat izango du, elikagaiak eta telekomunikazio-zerbitzuak Euskadiko landa-eremuetara hurbiltzeko.

Más noticias de Economía / Ekonomia