Energia-eredua sendotu du Jasangarritasun Departamentuak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 1,2 milioi euro bideratuko ditu autengoan eta 2027an eskualdeko energia-planak indartzeko eta energia-trantsizio bidezko, jasangarri eta herritarrengandik hurbil baterantz aurrera egiten jarraitzeko. Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok eta lurraldean lan egiten duten eskualdeko hamar garapen-agentzietako ordezkariek hitzarmen bat sinatu dute akordioa formalizatzeko. Entitate horiek Gipuzkoako 89 udalerrietatik 88 ordezkatzen dituzte, eta sareko lurralde-eredu bat finkatzen dute trantsizio energetikoaren erronkei aurre egiteko. Asensiok nabarmendutakoaren arabera, hitzarmenarekin “egonkortasuna ematen diogu eskualdeen energia-plangintzari, eta hurbiltasunean, erakundeen arteko lankide-tzan eta pertsonekiko konpromisoan oinarritutako trantsizio energetikoko eredu bat indartzen dugu. Trantsizio energetikoa lurraldetik eraikitzen da, tokiko errealitate bakoitzera egokitutako irtenbideekin”. Helburua da Jasangarritasun Energetikoaren eta Klima Aldaketaren aurkako Borrokaren Estrategia indartzea, eskualdeko plangin-tza- eta ekintza-sare baten bidez. 

Más noticias de Economía / Ekonomia