Arabako Foru Aldundiak Reziklarabaren eraikitze lanak amaitu ditu

Arabako Berrerabiltzeko Prestakun-tza Zentro berria abian jartzea gero eta hurbilago dago azpiegitura hori eraikitzeko obrak amaitu ondoren. Bederatzi hilabeteko lana eta 5,1 milioi eurotik gorako inbertsioa egin ondoren, Aldundiak orain ekin dio zentroa kudeatzeko lizitazio fasearen aurreko izapidetzeari. Ekonomia zirkularraren egungo politikekin bat etorriz, zentroa berrerabileraren arloko erreferente bat izatea da helburu nagusia, herritarrek baztertutako produktuen bilketa ahalbidetzeko. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak orain gutxi bisitatu du gunea eta adierazi duenaren arabera, “lurraldean hondakinen kudeaketaren etengabeko hobekun-tzarekin eta efizientziarekin dugun konpromisoa irmoa da”. Azpiegitura berri hori “funtsezkoa da hondakinen balioaz jabetu gaitezen, materialak
tratatzeko eta berreskuratzeko prozesuak optimizatzeko eta eredu jasangarriagorantz aurrera egiteko, ingurumenaren kalitatea babestu, zaindu eta hobetze asmoz”. Instalazio ak 5.534 metro koadroko azalera du eta urtean 6.400 tona tratatuko ditu.

Más noticias de Economía / Ekonomia