Eklipseari buruzko dibulgazio-hitzaldiak
- Estrategia Empresarial
- 19-Junio-2026
Datorren abuztuaren 12an, Iberiar Penintsulako zenbait tokitatik Eguzki-eklipse osoa, fenomeno natural ikusgarri eta zirraragarrienetako bat, ikusi ahal izango da. Minutu batzuetan, inguruko argia, tenperatura eta soinuak erabat eraldatzen dira, zentzumen guztientzako esperientzia paregabea eskainiz. Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean hitzaldi-zikloa antolatu dute, eguzki-eklipseei eta horiek zientziaren aurrerabidean duten funtsezko eginkizunari eskainia.

