Espainiak % 0,5 murriztu ditu berotegi-efektuko gasen emisioak 2025ean
- Estrategia Empresarial
- 21-Abril-2026
Trantsizio Energetikoaren eta Ekintza Klimatikoaren Behatokiak (OTEA), Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa-zentroaren ekimenak, 2025eko ekitaldiari dagokion Trantsizio Energetikoari eta Ekintza Klimatikoari buruzko Urteko Txostena argitaratu du. Dokumentuak klimarekin eta energiarekin lotutako hainbat adierazleren bilakaera jasotzen du, baita ekonomian eta gizartean dituzten ondorioak ere. Azterketaren arabera, 2025ean, berotegi-efektuko gasen emisioak % 0,5 murriztu dira Espainian 2024arekin alderatuta. Emisioak 267 milioi tona karbono dioxido baliokidetan kokatzen dira (264 MtCO2-eq eta 271 MtCO2-eq arteko ziurgabetasun mailarekin). Bestetik, iazkoan 11,4 GWko potentzia berriztagarria instalatu zen Estatuan; horietatik 10,2 GW eguzki-energia fotovoltaikoarenak izan ziren, eta 1,2 GW energia eolikoarenak. “Kopuru horrek serie historikoaren urteko hazkunderik handiena suposatzen” dutela jakinarazi dute BC3ko ikerlariek. Apirilaren 28an bizitako itzalaldiari buruz, bestetik, sistema elektrikoaren operazioak ziklo konbinatuko zentralen erabilera handitu du, eta sektore elektrikoaren emisioak % 11 hazi dira. Bide beretik, ekonomia osoan, berriztagarrien kuota % 25,4koa dela nabarmendu dute, eta ia ez da aldatzen iazkoaren aldean. Azkenik, lanmpostu berdeak hazten jarraitzen dutela gaineratu dute adituek, eta 541.463 lanpostu ditu gaur egun, lanaldi osokoak direnak gainera.

