Ideko zentro teknologikoak, fabrikazio aurreratuko teknologietan espezializatuta dagoenak, aurrera jarraitzen du ikerketaren eta fabrikazio aurreratuaren arloan abangoardia zientifiko-teknologikoan duen posizioa sendotzen. Horren erakusgarri da 2022an 10 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuela; horietatik %49 enpresekin egindako kontratuetatik etorri zen, eta gainerako %51 ikerketa propioko jardueretatik. Guztira 10,3 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu zentroak, eta goranzko joerari eutsi dio: 2021ean fakturatutako 9,8 milioi euroak gaindituz.Zehazki, zentroak 5,01 milioi euroko sarrerak (guztizkoaren %49) izan zituen 2022an enpreseki
CIC nanoGUNEk ‘NanoReMedi’ proiektuan parte hartzen dihardu. Proiektu horrek doktoretza bateratuko hezkuntza-eredu baten barruan birsorkuntza-medikuntzarako nanoaldamio funtzionaletan ikerketa berritzailea egiteko aukera ematen die iker-tzaile gazteei. Etorkizun handiko arlo honetan, NanoReMedi proiektuak diziplina anitzeko Eurpako sare gisa lan egiten du. Sare hori sei unibertsitatek, ikerketa-zentro batek eta hamabi enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta abangoardiako prestakuntza eskainiko die ikertzaile gazteei (early-stage researchers, ESR).
