Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren agindu baten bitartez, mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzak deitu dira 2023rako. Kalkulatu da kanpoan sustatzeko jarduketak 12 milioi euroko zenbatekoan aurkeztuko direla; laguntza horien onuradunek finantzaketaren %50 jarriko dute, eta gainerako sei milioiak Feaga funtsetik jarriko dira. 2023ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra garatutako jarduerak lagundu ahal izango dira diruz, eta mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreare
Basqueland Brewing eta Mala Guissona garagardo ekoizle gipuzkoarrak bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren, edari ezagun honen Espainiako txapelketaren zortzigarren edizioan, Burgosen. Bertan, 60 garagardo fabrikaren 400 proposamen baino gehiagok hartu dute parte. Hala dio Manu Murillo Mala Gissonako sortzaile eta bazkideak.“Txapelketako podiumean egotea harro egoteko modukoa da guretzat, taldearen lerro guztietan egindako lana berresten duelako; ekoizpenetik marketinera eta tabernako zerbitzura, etabar”. Bere ustez, “garagardoa euskal gastronomiaren mailan jartzen saiatzeko egindako lana aintzatesten du, eta emai-tza horrek,

