Zientzia gizartera hurbiltzera dei egin du Imanol Pradalesek
- Estrategia Empresarial
- 05-Septiembre-2025

Imanol Pradales lehendakariak zien-tzia gizartera hurbiltzera dei egin du, “populismoen eta albiste faltsuen uholdea gelditzeko”. Lehendakariaren iri-tziz, “ezinbestekoa da gezurra erakustea, iruzurgileak agerian uztea eta ezagutza aurreratuak duen izena ona baliatuz nahasmena sortu besterik nahi ez duten mezuak salatzea. Horretarako bide bakarra dago: ezagutza zientifikoa eta bere zabalkundea sustatzea. Zien-tzia gizartera hurbiltzea eta gizartea zientziaren partaide bihurtzea”. Pradalesek gogoeta horiek egin zituen José Antonio Lozano Konputazio Zientzian eta Adimen Artifizialean EHUko katedraduna eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroko (BCAM) zuzendari zientifikoari 2024ko Euskadi Ikerkuntza Saria banatzeko ekitaldian. Edizio honetan epaimahaiak Lozanoren lan zientifiko aparta eta Adimen Artifizialaren eta Datuen Zientziaren alorrean egindako ekarpen nabarmenak saritu ditu. Pradalesek Lozanoren lana eskertu zuen “pertsonen begietara begira” egiten den politikaren eredua izateagatik, lan horiek gizarteak ukitu ahal dituen onura bihurtzen baitira. Lehendakariaren aburuz, zientziaren aldeko apustua eginda berrikuntzan liderrak diren herriek alderdi bereizgarriak izatea lortzen dute, hazkunde ekonomikoa sustatzen dute, eta abantaila lehiakorrak bereganatzen dituzte. “Orain dela hamarkada batzuk hartutako norabideari eutsi egin behar diogu, izan ere, horri esker, Alemania, Irlanda, Luxenburgo eta gisa horretako erreferentziazko herrien mailara ailegatu gara”, azpimarratu zuen Pradalesek.