Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur onenak saritu dira

Foto: DIPC

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu On Zientzia b ideo-lehiaketak, zeina Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek urtero antolatzen duten, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Aurten 94 lan jaso dira, eta pelikula gehienak euskaraz aurkeztu badira ere, badira gaztelaniazko eta ingelesezko bideoak ere, parte-hartzaileen artean mundu osoko jendea baitago.Lan gehienak Euskal Herritik aurkeztu badira ere, hainbat bideo jaso dira Perutik edota Filipinetatik, besteak beste. Bideo guztiak ikusgai daude lehiaketaren webgunean: www.onzientzia.tv.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera