Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur onenak

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu ON Zientzia bideo-lehiaketak, zeina Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) urtero antolatzen duten, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Aurten 100 lan jaso dira, eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da. Bideo gehienak euskaraz aurkeztu dira, baina badira gaztelaniazko bideoak ere, parte-hartzaileen artean mundu osoko jendea baitago. Lan gehienak Euskal Herritik aurkeztu dira. Aurkeztu diren bideo guztiak ikusgai daude lehiaketaren webgunean.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera