Pitzadura bila eredu kosmologiko estandarrean
- Estrategia Empresarial
- 11-Octubre-2023
1. irudiko testua: Gas (goialdean, ezkerretara), materia ilun (goialdean, eskuinetara) eta izar-argiaren (behean, erdialdean) proiekzio finak gutxi gorabehera 35 milioi argi-urteko lodierako segmentu batean gaur egun, z = 0. Foto: DIPC
Nazioarteko astrofisikari-talde batek (Donostia International Physics Centerreko ikertzaileak barne) proiektu bat aurkeztu du, galaxien eta eskala handiko egitura kosmikoen eraketa simula-tzen duena espazioko eremu izugarri handietan. Millennium TNG proiektuaren lehen emai-tzak duela gutxi argitaratu dira 10 artikuluko sail batean, ‘Monthly Notices of the Royal Astronomical Society’ aldizkarian. Kalkulu berri horiekin, eredu kosmologiko estandarrari zehaztasun-probak egin ahal izango zaizkio, eta horrek aukera eman lezake unibertsoari buruzko funtsezko alderdiak argitzeko.
Kosmologoek susmo harrigarri bat izan dute: unibertsoko materia ‘materia ilun’ arraro baten mende dago, eta haren hedatze azeleratua ‘energia ilun’ are arraroago batek eragiten du, zeinak antigrabitate moduko baten antzera jarduten baitu. Materia arrunt ikusgaia, zeina planeta, izar eta galaxiak (besteak beste, gure Esne Bidearena) eratzen dituen materiala baita, nahaste kosmikoaren %5 baino gutxiago da. Eredu kosmologiko itxuraz arraro hori ΛCDM izenez da ezaguna. Behatutako fenomeno kosmologikougari azaldu daitezke ΛCDMren bidez, hala mikrouhin-erradiazio kosmikoa –‘Big Bang’ beroak utzitako hondar-beroa– nola galaxiek harizpiz osatutako sare baten barruan duten ‘sare kosmiko’ aren antolaera. Edonola ere, oraindik ez dugu ulertzen ΛCDMren bi osagai nagusien (materia ilunaren eta energia ilunaren) izaera fisikoa.