Panasef Forumak heriotzaz taburik gabe hitz egingo du Bilbon urriaren 17an eta 18an
- Estrategia Empresarial
- 09-Octubre-2024
Alejandro Quinzán eta Álvaro Pérez. Foto: Panasef eta Bilboko Udala
Hileta Zerbitzuen Elkarte Nazionalak urriaren 17an eta 18an antolatzen duen Panasef Forumaren III. edizioa hartuko du Bilbok, besteak beste Bilbao Zerbitzuak-en laguntzarekin. Sektoreko 300 profesional baino gehiago bilduko dira Euskalduna Jauregian, eta programazioarekin 3.500 pertsona biltzea espero dute antolatzaileek.
Alejandro Quinzanek, Panasefeko idazkari nagusiak, azaldu duenez, “sektore honen balio-proposamena gizarteari jakinaraztea bilatzen dugu, heriotzari buruzko tabuak dakartzan oztopoak haustea eta sektoreak dagoeneko joera duen profesionalizazioan aurrera egiten jarraitzea”. Eta zehaztuduenez, aurreikusitako programazioak (hitzaldiak, erakusketak, erakustaldi gastronomikoak, hitzaldiak, lehiaketak...) sektorearen garrantzia eta gizartean betetzen duen papera azpimarratu nahi ditu. Horretarako, Forumaren hirugarren edizio honetan, profesionalek iraunkortasuna eta adimen artifiziala bezalako gaietan sakonduko duten guneak aurreikusi dira.
Bere aldetik, Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kon-tsumo zinegotzi delegatuak, nabarmendu du topaketak garrantzi handia ematen diola gizartea edozein hiriren egunerokotasunean parte hartzen duen sektore batera hurbiltzeko bidean aurrera egiteko beharrari. Ildo horretan, Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerriaren inguruan egiten ari diren kultur jarduerak gogoratu ditu (une honetan, irailaren 20ko asteburuan Bilboko Hilerriko Film Laburren I. Lehiaketa egiteko atarian), bizilagunengana hurbiltzeko.
Hileta-zerbitzuen sektorean jarduten duten enpresak ordezkatzen dituen elkarte nazionala da Panasef, bai heriotza baten ondorioz sortzen diren zerbitzu guztiak ematen dituztenak, bai ehorzketa- eta/edo errausketa-zerbitzuak soilik ematen dituztenak. Kalkulu ofizialen arabera, Espainian hileta-zerbitzuetako 1.076 enpresak jarduten dute, 12.500 langile enplegatzen dituzte eta 1.700 milioi euroko fakturazio orokorra dute.