Oria ibaiaren gaineko zubi berriaren egitura jarri da beasaingo CAFen parean
- Estrategia Empresarial
- 28-Noviembre-2023
Foto: Uraren Euskal Agentzia
Uraren Euskal Agentziak Oria ibaia zeharkatzeko zubi berriaren egitura jarri du Beasainen, CAFeko ‘La Portería’ ohiaren parean. Oria ibaiaren uholdeetatik babesteko lanen mugarrietako bat da, izan ere, honen ertzetako lurrak, EAEko industria-instalazioen parean, uholde-arrisku handiko eremu batean daude. Obrak udalerrian ibaiaren ur-goraldiek eragindako kalteak saihesteko diseinatu dira, obra 2024ko uztailean amaitzea aurreikusten da, eta 7,8 milioiko aurrekontua du.
Antonio Aiz, URAren zuzendari nagusiaren arabera, proiektu hau"ez da egitasmo hidrauliko bat bakarrik, eraldaketa urbanistiko bat ere bada; Beasain eta Goierriko jarduera ekonomikoaren segurtasuna bermatzen duena". Beste aldetik, Leire Artola, Beasaingo alkatearen hitzetan, “CAFerako sarrera nagusia inguru enblematikoa da. Udalak aurrera eraman duen kudeaketari esker, ingurua berrurbanizatzeak uholde-arrisku arazoak errotik ken-tzea dakar, eta, beraz, pertsonen eta ondasunen segurtasunean irabaziko da”. “Gainera -jarraitu du-, bidegorria mantendu, bidearen bi aldeetan espaloi zabalak jarri eta zirkulazioaren bi noranzkoak berreskuratuko dira, trafiko arazoei irtenbidea emanez”.
Elkarlana
Lanak egiteko erakundeen arteko lankidetza estua behar izan da: URAk eraikuntza-proiektu osoa aurkeztu du, eta 6.152.900 euroko zenbatekoan finantzatu du; Udalak beharrezko hirigin-tza-dokumentuak onartu ditu eta obren benetako kostutik 1.630.000 euro finantzatu ditu; eta, azkenik, CAFek Uraren Euskal Agentziaren esku utzi ditu obrak eragindako bere jabetzako lursailak eta eraikinak, eta bulego berriak gaitzeko obrak egin eta ordainduko ditu.