Okendotegi uholdeetatik babesteko obrak egiteko hitzarmena sinatu dute
- Estrategia Empresarial
- 03-Septiembre-2026
Eusko jaurlaritzak, URAren bidez, eta Donostiako Udalak lankidetza-hi-tzarmena sinatu berri dute Okendotegi auzoan Errekabeltza errekaren egoki-tzapen hidraulikoa egiteko. Guztira 2,2 milioi euroko jarduketari esker, auzoak urte luzez pairatu dituen uholde errepikarien arriskua nabarmen murriztuko da. Akordioa Asier López Etxebarria URAko zuzendari nagusiak eta Jon Insausti Maisterrena Donostiako alkateak sinatu dute, eta esku-hartze horrek auzoan bizi diren pertsonen segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko duen garrantzia azpimarratu dute.
