Nobel saridunak eta ikasleak, aurrez aurre top@DIPC ekitaldian

top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketak egin dira Eureka! Zientzia Museoan. Jean-Pierre Sauvage Kimikako Nobel saridunarekin, Mairi Sakellariadou Europako Fisika Elkarteko lehendakariarekin eta Pilar Hernández CERNeko Zientzia Politika Batzordeko lehendakariordearekin elkartu dira Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak. Zientziarekiko grinaz,beren ibilbide pertsonalez eta lan zientifikoan izandako esperien-tziez jardun ondoren, ekitaldian zeuden ikasleek egindako galderei erantzun diete gonbidatuek.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera