Nekazaraba sariek garapenean nekazariek eta abeltzainek egindako lana aitortzen dute

Foto: DFA

Arabako Foru Aldundiak Nekazaraba sariak banatu ditu, lehen sektoreak lurraldea egituratzeko, enplegua sortzeko eta kalitatezko ondasunak eta zerbitzuak emateko duen balio estrategikoa gizarteari erakusteko. Arabako lehen sektoreak besteak beste, Nekazaritza Politika Bateratuak, merkatuen globalizazioak eta kontsumitzaileen eskaera berriek eragindako erronka gero eta zorrotzagoei egokitzen eta arrakastaz aurre egiten jakin du. Oraingo honetan, Berrikuntza kategorian, Soloitza gaztandegiaren proiektua aitortu da. Elikagaien Bikaintasuna kategorian, Adolfo Beltrán de Guevara saritu da. Belaunaldi Erreleboaren kategorian, Arabako Foru Aldundiak Armoki aintzatestea erabaki du. Landa Garapena kategorian, Aprora elkartearen proiektuak saria jaso du. Eta Ibilbide Profesionalaren kategorian, Fernando Remirez de Ganuza, “Errioxa izendapeneko ardogintzaren iraultzailea”, aitor-tzen da hil ondoren. Nekazaritza Sailak espero du aitorpen hori “baliagarria izatea Arabako nekazariek, kolektiboek eta enpresek egunero egiten duten lana balioesteko eta ikusarazteko, Arabako landa-mundua eta tokiko erakundeak garatzeko motor garrantzitsua baita”.

Más noticias de Economía / Ekonomia