Neikerrek lehen sektoreari buruzko euskarazko dibulgazio zientifikoa saritzen du
- Estrategia Empresarial
- 26-Julio-2024
Neiker zentro teknologikoak 9. urtez jarraian sarituko du lehen sektoreari buruzko dibulgazio zientifikoa, CAF-Elhuyar Sarietan parte hartuz, urtero ikerketa zientifiko eta teknologikoen euskarazko zabalkundea aitor-tzeko eta sustatzeko egiten den lehiaketan. ‘Konta(kta)tu’ leloarekin, sarien azken edizioak hauspotu egiten ditu bai profesionalak bai zientzia zaleak beren ezagutza eta ikerketak kontatzeko eta gizartearekin konektatzeko, jendearen kezka edo interesei erantzunez. Testuinguru horretan, Neiker sari bereziak lehen sektoreari lotutako euskarazko dibulgazio artikulurik onenaren 2.000 euroko saria emango du, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura batekin batera. Zentro teknologikoaren sari berezia aurkeztutako lan guztien artean aukeratuko da, eta gainerako CAF-Elhuyar sariekin bateragarria da, hau da, Neikeren aitortza jaso-tzen duen pertsona lehiaketako beste kategorietako bateko irabazlea ere izan daiteke. Saria Neikeren eta Elhuyar Fundazioaren artean ikerketaren arloan euskara sustatzeko 2016an hasi zen hitzarmenaren parte da.