Merkataritza sektoreko 300 profesional inguru bildu dira XVIII. Urban Commerce foroan

Espainia osoko merkataritza eta retail sektoreko 300 profesional inguru bildu ziren Gasteizen Urban Commerce foroko XVIII. edizioan sektoreak gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen erronketarako konponbideak bilatzeko.Tokiko merkataritza berriro nabarmentzeak eduki eta balio berriak ematea dakar berekin, pertsonen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko. Hurbileko tokiko merkataritzan zergatik erosi beharko genukeen adierazten zuten argudio zaharkituak albo batera uztea eta errealitate berrietan oinarrituta dauden berriak gehitzea eskatzen zuen. Pertsonalizazioa, hiperespezializazioa, esperientziak, dendako teknologia eta berrikuntza dira hurbileko merkataritza lehiakorra eraikitzeko oinarria, erosketak egiteko bidaian txertatuko dena, hiriko bizitzan erabat integratuta. Gasteizko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotziak, Maria Nanclaresek, jardunaldia inauguratu zuen eta Gasteizko Udalak urtero egiten den ekimen honen aldeko apustua berretsi zuen. Izan ere, bere hitzetan, “merkataritza biziberritzeko politiketan eta hiri-merkataritzaren modernizazioari eta berrikuntzari buruzko esperientzietan oinarritutako ezagutzarako, trukerako eta azterketarako espazio profesionala da”. Gainera, Nanclaresek erakundeen lankidetzak duen garran-tzia azpimarratu nahi izan zuen “merkataritza bultzatzeko funtsezko alderdia” delako. Eusko JaurlaritzakoTurismo eta Merkataritza sailburuordeak Jakes Aguirrezabalak, adierazi zuenez, “merkataritzak balio-proposamenari dagokionez eskaintzeko asko du”.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera