Lehendakariak Bizitek erakusketa inauguratu du Ikerlanen

Ikerlan zentro teknologikoak itxi du bere 50. urteurrenaren ospakizunen programa, Imanol Pradales-ek inauguratu zuen Bizitek, 50 urte teknologia bizitzen erakusketarekin. Ekitaldian, lehendakariak Ikerlan zoriondu zuen bere ibilbide luze eta emankorragatik, eta zentro horrek euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko duen zeregin garrantzitsua eskertu zuen. “Ikerlanek gure enpresetan eta industrian duen eraginari esker, lehiakorragoak eta hobeak gara”, adierazi zuen lehendakariak. Bizitek da Ikerlanen historia eta lorpenak bere proiektu eta ekimenekin balioan jartzen dituen erakusketaren izena, eta Ikerlan gaur egun ikerketaren eta transferentziaren abangoardiako zentro teknologikoa izaten lagundu duten milaka pertsonen aintzatesteko balio nahi du.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera