Leartiker berrikuntzetan dabil hegaluzearen eta beste tunido batzuen arrantza jasangarrirako

Tics-Bonito proiektuak, prototipoak baliozkotzeko fasearekin eta azken transferentziako jardunaldiekin amaitu berri du bere ibilbidea. Berrikuntzan eta ingurumenaren babesean oinarrituta, arrantza eta akuikultura sektoreetan jasangarritasuna sustatzea izan du helburu. Leartiker zentro teknologikoak eta Vigoko Unibertsitateak lankidetzan burutu duten ekimenak berrikuntza teknologikoak garatu ditu egungo arrantza prozesuen ingurumen inpaktua murriztu eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Leartikerrek arrainak kontzentratzeko gailu bat garatu du itsas inguruneetan biodegradagarriak diren polimeroekin, ozeano irekian behar den errendimendua eskaintzeko gai dena. Eta Vigoko EN.EDI ikerketa taldeak kanabera-euskarri sistema automatizatu eta ergonomiko bat garatu du, ahalegin fisikoa murriztu, segurtasuna handitu eta harrapaketa prozesua hobetzen duena. Gailu eta euskarri berritzaileak Getariako portuan eta Mutrikun baliozkotu dira, atun-enpresekin eta itsas sektorearekin izandako lankidetza estuari esker.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera