Hondakin organikoak biltzeko sistema berri eta arduratsuagoa jarri du martxan Bilboko Udalak
- Estrategia Empresarial
- 24-Noviembre-2025
Bilboko arduradunak kanpaina aurkezpenean. Foto: Bilboko Udala
Bilborganik jarri du mar-txan Bilboko Udalak, hirian hondakin organikoak biltzeko kudeaketa-eredu berria zabaltzeko. ‘Bilbo zaintzea organikoa da’ lelopean, ekimen honek hirigune jasangarriago bat bultzatzen du, eta herritarren parte-hartzea errazten du, tresna digitalen eta aurrez aurreko arretaren bidez. Gainera, zerga-onurak eskain-tzen ditu sistema behar bezala erabiltzen dutenentzat.
Aurrerapauso bat dena hiri-hondakinen kudeaketan, Europako eta Estatuko arlo horretako araudi berriekin bat dator egitasmoa, zeinak nahitaez bete behar diren. Arau-esparru horrek ikuspegi berri bat sustatzen du, bai eta ereduak eta bizimoduak aldatzea ere, premisa argi batekin: hondakin gehien sortzen duenak gehiago ordaintzen du. Abenduaren 31 baino lehen hartu beharko dute alta, bilbotarrek baldin eta hondakinen tasa berrian 2026rako ezarritako %10eko hobaria baliatu nahi baduten.
Datorren urtean hondakinen tasaren osagai espezifikoaren %10eko hobaria aplikatuko zaie abenduaren 31 baino lehenago izena ematen duten pertsonei
Alta eman nahi duen pertsona orok horretarako aukera izan dezan, Udalak hiru bide jarriko ditu: aplikazio mugikor berria, Androiderako eta iOSerako eskuragarri dena; https://www.bilborganik.eus/ webgunea eta modu presentziala Bilboko barrutietako hamabost udaltegitan, Bilbao Kirolak-en hamaika kiroldegietan, Azkuna Zentroan eta Zabalgune eta San Agustin eraikinetan.
Jakitera eman den bezala, datorren urtean Bilboko Udalak hondakinen tasaren osagai espezifikoaren % 10eko hobaria aplikatuko die, ofizioz, sisteman 2025eko abenduaren 31 baino lehen izena ematen duten pertsonei.

