Gipuzkoak 3,5 milioi euro bideratu ditu basoak zaintzeko eta garatzeko

Foto: DFG

Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatzi egin ditu Gipuzkoako basoak mantentzeko, hobetzeko eta garatzeko 2022ko dirulaguntzak. Laguntza horien helburua da basojabeei laguntzea beren basoetan egin beharreko lanetan. Hasiera batean, 3,1 milioi euroko aurrekontua zegoen aurreikusita deialdirako, baina jasotako eskaeren bolumena kontuan hartuta, 400.000 eurorekin handitu da partida, 3,5 milioira iristeraino. Horrela, 1.344 jabek guztira egindako 1.969 eskaerei erantzun ahal izan zaie.

1.223 ha basoberritu ahal izan dituzte orain arte Gipuzkoan, espezie ugarirekin

Deialdia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiten du, Gipuzkoako basogintza sektoreak dituen erronkei aurre egiteko helburuari erantzun nahian: besteak beste, sarbideak hobetzea, baso suteak prebenitzea, kalitatezko lehengai berriztagarriak sortzea eta biodibertsitatea mantentzea, belaunaldi erreleboa sustatzea eta basojabeek egindako lana zabaltzea.
Zenbateko horren zatirik handiena basoberritzen eta baso berriak landatzen laguntzeko izan da: guztira 539 eskaera egin dira eta 2,1 milioi jaso dituzte. Ondotik suteak eta hondamendi naturalak prebenitzeko lerroa dator, 1.318 eskaerarekin eta 1,3 milioirekin. 2022ko deialdiko dirulaguntzen bidez, basojabeek 1.223 ha basoberritu ahal izan dituzte orain arte, espezie ugarirekin; besteak beste, kriptomeria, sekuoia, itsas pinua, bertako haritza eta pagoa.

Bizkaia
Beste aldetik, Bikzaiko Aldundiak 868 laguntza emango ditu, guztira 4,8 milioi euro, basogintzaren garapen orekatua laguntzeko. Zenbateko horren zatirik handiena, hau da, 4,2 milioi euro, hainbat jarduketa gauzatzeko, hala nola basotzeko eta hondamendi naturalek eragindako kalteak prebeni-tzeko, beste gaien artean. 

 

Más noticias de Economía / Ekonomia