Gasteizek merkataritzaren sektorean belaunaldien arteko Erreleboko Plana abian jarri du

Foto: Gasteizko Udala

Gasteizko Udalak programa berritzaile bat bultzatuko du hiriko merkataritzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa bideratzeko. Ekimen honen lehentasunezko helburua Arabako hiriburuko enpresa komertzialen transmisioa modu planifikatu eta eraginkorrean erraztea da. Aurrekontu akordio bati esker, 200.000 euro izango ditu ekimenak.
“Programa berri honen bidez, funtzionamendu betean dauden negozioen jarraipena sustatuko dugu enpresen artean, enpresak desagertzea eta, horren ondorioz, lanpostuak galtzea saihesteko. Era berean, gure hiriko merkataritzaren sektorean ezarri nahi duten pertsonen ekintzailetza erraztuko dugu”, esan du Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak.
Belaunaldien arteko Erreleboko Plana hainbat fasetan garatuko da: merkataritzak udalerrian egun duen egoera aztertzea, diagnostikoa egitea, beste esperientzia batzuk aztertzea eta, azkenik, ekintza-plana ezartzea (merkatarientzako zuzeneko laguntzak jasoko lituzke horrek).
Horretarako, taldeak erakundeen laguntza behar duten merkataritzaren faseak aztertuko ditu, erreleborik izango ez duten enpresak identifikatuko ditu, eta saltoki horien ardura beren gain hartzeko ahalmena duten pertsonen bilaketa aktiboa egingo du.

Más noticias de Economía / Ekonomia