Gasteizek beste udal planta bati eguzki plakak jarri dizkio

Foto: Freepik

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Jundizeko tratamendu mekaniko-biologikoko (TMB) lantegian eguzki-panel fotovoltaikoak jartzeko E.D.S. Ingeniería y Montajes enpresak egindako eskaintza. Lanak laster hasiko dira eta enpresak 30 asteko epea izango du horretarako, Gasteizko Udalak milioi bat euroko inber-tsioa egin eta gero. Jundizeko lantegian eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarrita, instituzioak abian jarritako lerroaren baitan era horretako ekipamenduak dituen beste udal-eraikin bat izango da. Izan ere, Abastos plazak ere baditu panelak teilatuan.
Funtzionamenduan jartzen dutenean, instalazio hori “lagungarria izango da Gasteizko Udalaren autokontsumo elektrikoa indartzeko eta, gainera, udal-era- kundearen energia-faktura gu-txitzeko apustua indartuko du”, azaldu du Borja Rodríguezek, Hiri Ereduaren, Hirigintzaren eta Ingurumenaren zinegotziak
Gasteizek “klima-aldaketaren aukako borrokan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa du, bideratzen dituen itun, akordio eta politikekin lerrokatuta”, nabarmendu du. Hain zuzen ere, Arabako hiriburua da negutegi-efektuko gasen isurpenak gutxi-tzeko prozesuak bizkortzeko eta 2030ean neutraltasun klimatikoa lortzeko asmoz Europako Batzordearen Misioan sartuta dauden Europako 100 hirietako bat.
Energiarekin lotuta, klima-aldaketaren aurkako borroka honako neurri hauen bidez landu behar da: kontsumoa gutxitzea, instalazio eraginkorragoak erabiltzea eta energia berriztagarria produzitzea.

Más noticias de Economía / Ekonomia