Eusko Jaurlaritzak 17,5 milioi euro banatuko ditu lehen sektoreko inbertsio proiektuak babesteko
- Estrategia Empresarial
- 08-Enero-2024
Foto: Freepik
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak 2023-2024 aldian Sendotu programa arautzen duen agindua onetsi du astearte honetan, eta 17.550.000 euro banatuko ditu lehen sektoreko eta landa garapeneko inbertsioak babnesteko.
Aginduak finantzaketari laguntzeko laguntza lerro bat aurreikusten du Finantzen Euskal Institutuaren eta beste erakunde batzuren artean formalizatu beharreko maileguak emateko, Jaurlaritzako arduradunek zehaztu dutenez.
Sendotu programaren helburua da babesa eta indarra ematea Euskadiko nekazaritzaren eta elikaduraren garapen ekonomikoko eta lehiakortasuneko estrategiari eta landa eremuak garatzea. Jaurlaritzak definitutako estrategia da, eta, horretarako, eredutzat hartu dira Euskadiko 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategikoa eta 2024rako Gastronomiari eta Elikadurari buruzko Plan Estrategikoa.
Estrategia datza nekazaritzaren eta elikaduraren sektorearen hazkunde ekonomikoa bultzatzean, Barne Produktu Gordina (BPG) areagotzen lagun dezan eta landa eremuan enplegua sortu eta bizi kalitatea hobetu dezan.
2015ean sortu zenetik, Sendotu programaren bidez 30 proiektu baino gehiago babestu dira, 29 milioi euro inguru eman dira eta 82,7 milioi euroko inbertsio induzitua sortu da.