Euskal Herriko ardi-ile moztaileen Txapelketaren lehen edizioa irailaren 27an ospatuko da Abadiñon
- Estrategia Empresarial
- 21-Marzo-2025

Euskal Herriko ardi-ile moztaileen Txapelketaren lehen edizioa irailaren 27an ospatuko da, Abadiñoko probalekuan. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatutako txapelketak egun osoko egitarau oparoa izango du. Besteen artean, ardi eta artile produktuak dituen azoka antolatuko da. Lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea izango da. Orotara, bost lehiaketa egingo dira: Euskal Herriko Txapelketa, Artazizko finala, Senior, Open eta Nazioarteko finala.