Euskal AEko BPGk % 0,2 egin du aurrera, eta enpleguak % 0,3 hiruhileko batetik bestera, 2022ko hirugarren hiruhilekoan
2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea %3,9koa da BPGren kasuan, eta %2,0koa enpleguarenean
- Estrategia Empresarial
- 17-Octubre-2022
Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) %0,2 igo da 2022ko hirugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren zenbatespenen arabera. 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPG %3,9 igo da.
Aurrerapen hau egiteko unean eskura zegoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, Euskal AEko ekonomiaren sektore nagusietako jardueraren urtetik urterako desazelerazioa gertatzen ari da.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, %0,3 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean. Enplegua hiruhileko batetik bestera hazi den ondoz ondoko bederatzigarren hiruhilekoa da. Bestalde, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, lanpostuen kopurua %2,0 igo dela zenbatetsi da.
Datorren abenduaren 2an Eustatek BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2022ko hirugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskura ez zegoen koiunturazko informazioa behin sartuta.