Euskadiko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak dagoeneko argitaratu ditu tokiko erakundeek Erein programaren barruan Euskadiko landa-eremuak susta-tzeko eta garatzeko laguntzak eskura-tzeko egindako eskaeren ebazpena. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalei eta administrazio-batzarrei 146 dirulaguntza eman zaizkie; guztira, 11.657.920 euro. Horietatik, Eusko Jaurlaritzak 7.503.405 euro ematen ditu, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF-Feader), 4.154.515 euro. Laguntzak, besteak beste, proiektu hauetara bideratuta daude: hornidura-sareak handitzea, plazak eta kaleak berriz urbanizatzeko zerbitzuak berri-tzea, eguzki-argiak instalatzea edo tele-irakurketa, digitalizazioa eta sektorizazioa duten etxeko kontagailuak instalatzea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 64. zenbakiak, 2024ko apirilaren 2koak, argitaratu zuen 2024´ko martxoaren 5eko agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko (Erein programa) laguntzen deialdia egiten zuena. Eskaerak aztertu eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako teknikariek deialdiaren 9. oinarrian aipatzen den txostena egin ondoren, Balorazio Batzordeak espedienteen ebaluazioaren ondorio den txostena egin zuen. Jarduerak eta inbertsioak gauzatzeko epea, beranduenez, 2025eko abenduaren 31n amaituko da, eta 2024´ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen inbertsioak eta/edo gastuak soilik hartuko dira diruz lagundu daitezkeen kostutzat.

Más noticias de Economía / Ekonomia