EDA Drinks & Wine Campus aurrera doa bere ibilbide-orrian

Foto: Irekia

EDA Drinks & Wine Campus aurrera doa bere ibilbide orrian. Zehazki, EDA Drinks & Wine Campus proiektua mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko ordezkari eta eragile talde bati aurkeztu zaio Guardian. Horiek, dinamika parte hartzaile baten bidez, sektorearen beharrak eta iradokizunak adierazi dituzte edukien definizio zehatza taxutzeko. 
Topaketaren une garran-tzitsuenetako bat Guardiak Arabako Errioxako EDAren egoitza hartuko duela iragar-tzea izan da. Egoitza horrek proiektua indartuko du Vitoria Gasteizko egoitzarekin batera, sinergiak batuko dituzte ardoaren eta edarien balio katearen alde, unibertsitate prestakuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzarako laguntzaren bidez. 
Guardiako egoitza eraikiko den partzela herri horretako ‘Ardoaren Etxetik’ hurbil dago, eta ingurune egokia izango da arlo horretan. Partzelak 3.900 m2 ko azalera du, eta 2.500 m2 ko eraikin berri bat eraikiko da bertan. Bertan, unibertsitate prestakuntzara, ikerketara eta ekintzailetzari laguntzera bideratutako espazioak egongo dira. 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera