EAEko txikizkako merkataritzako salmentak gora doaz
- Estrategia Empresarial
- 26-Noviembre-2024
Foto: Archivo
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak %4,2 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak kenduta eta prezio konstanteetan. Salmentak, urte artean, % 4,8 igo dira, gasolindegiak kontuan hartu gabe. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmenta- indizea % 1,7 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan.