EAEko lehen sektorea gailentzen da 29 proiektu berrirekin

Gaztenek programaren esparruan bultzatu dira proiektuak. Foto: Lursail

Euskadiko lehen sektoreak ekintzaileak har-tzen jarraitzen du, eta horien ekimenen eskutik, nekazaritza- eta abeltzain-tza-jarduerek aurrera diraute. 
Aurten, 29 proiektu berrik ekin diote Euskadin kokatzeko prozesuari eta bizigarria dakarkiote sektoreari landako ekoizpen-sarea eta hurbileko elikagaien ekoizpena indartzeko. Hazi Fundazioak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek koordinatutako nekazaritzako gazteen ekintzaile-tzari laguntzeko Gaztenek programan kokatzen da proiektu berrien garapena. Haiek garatzeko prozesuan funtsezko zeregina du Lursailek; izan ere, erakunde hori arduratzen da nekazaritza edo abeltzaintzako jarduera bati ekitea erabakitzen dutenei kontu teknikoetan eta enpresarialetan laguntzeaz, proiektua zehazteko lehen faseetatik hasi eta jardueraren lehen urteetan finkatu arte. Eta, duela gutxi, kooperatibak zeregin hori indartu egin du, Euskadiko Nekazaritza Aholkularitzako Erakunde aitortu baita.
Lehen sektorean sartuko diren proiektuen ekintzailetzak ezaugarri hauek uztartzen ditu: familia-ustiategien belaunaldien arteko erreleboa, ekimen berriak sortu izana eta ekoizteko eta merkaturatzeko modu berriak. Ustiategi berriek sektorearen belaunaldien arteko erreleboa sustatuko dute, eta esnez, haragiz, eztiz, gaztaz, frutaz, barazkiz hornituko dute, baita tez eta uretako landarez ere, hurbileko merkatura-tze-kanalen bidez.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera